Eusko Laurlaritzako Hezkuntza Saileko zuzendaritza eta irakaslez osatutako ordezkaritzak Helsinkiko WorldSkills Lanbide Heziketako Olinpiada bisitatu zuen

2005/06/06 23:00:00 GMT+1
Olinpiaden organizazioa eta funtzionamendua ezagutu eta bi urte barru Japonian izango diren hurrengoetan parte hartzeko helburuarekin bidaiatu zuen taldeak.

Finlandiako maiatzaren 26-29ko olinpiadetan, mundu guztiko 39 herrialdeetako 650 ikasleek parte hartu zuten 2005 edizioan eta beraien gaitasunak neurtu zituzten epaimahaiak adierazitako ariketen bidez. 39 arlo ezberdin aurki zitezkeen bertan, besteak beste, mekatronika, zura, kontrol industriala, mekanika, eraikuntza, sukaldaritza, eta abar eta abar. Guztira 118.044 bisitari izan ziren hiru egunetan zehar azoka erraldoian. 2005ko irabazleak Suiza (5 urre, 7 zilar, 6 brontze domina eta 10 diploma), Korea (3+8+5+15), Alemania (4+4+2+11) eta Finlandia (4+1+3+17) izan ziren.

IMHko tailer buruak parte hartu zuen Euskadiko ordezkaritzekin egindako bisitan eta bere hitzetan biltzar ikusgarria, ekipamendu-eraketa erraldoia eta maila oso altua ikusi ahal izan zutela aipatu zuen.