Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Euskal Planaren aurkezpenean IMHk aitorpena jaso zuen

2005/02/28 01:00:00 GMT+2
Otsailaren 28an, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Anjeles Iztueta, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak 2004-2007 Lanbide Heziketako Euskal Plana aurkeztu zuten Donostiako Kursaalean eta Euskadiko LHko zentruei errekonozimendua aitortu die.

Bertara, Europatik, Espainiatik eta Argetinako gobernuko ordezkariak etorri ziren eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak ere izan ziren.

Agintariek ildo estrategikoak azaltzeaz gain, egun Lanbide Heziketak Euskadin duen egoera bikaina dela eta ikastetxe euskaldunei errekonozimendua eman zieten. Hauen artean, IMHko Joxean Egaña igo da garaikurra jasotzera.