Eusko Jaurlaritzak eta IMHk lankidetza hitzarmena berritu dute

2011/02/10 01:00:00 GMT+2
Honela IMHk 30+10 mintegia bi urtetarako antolatzen jarraituko du, glosategi terminologikoa elikatzen, Jaurlaritzak sortuko dituen erreminta edo baliabideekin probatzaile izango da eta beste eragile batzuekin elkarlanean arituko du egun lan egiten duten langileentzako euskarazko zerbitzu eta formazioraren eskaria eta eskaintza sustatzeko.

 

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) 2006an hiru urtetako hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin, erakunde bien helburu estrategikoekin bat egiten zuten egitasmoak elkarri partekatzeko asmoarekin(1).

Ondorioz, IMHk enpresen hizkuntza-kudeaketa 30+10 mintegiko(2) 5 edizio antolatu ditu, Jaurlaritzako Bikain ziurtagiria abiatzeko fase-pilotuan parte hartu zuen eta egindako itzulpen teknikoen glosategia Jaurlaritzaren bankuak elikatzeko balio izan dute, besteak beste.

Elkarren arteko sinergia baliogarria izan dela ulertuta, hitzarmena berritu egin dute bi erakundeek gaur  otsailaren 10ean, eta hitzarmena sinatu Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta IMH Fundazioko Joxean Egaña Zuzendari-Kudeatzaileak. Honela IMHk 30+10 mintegia bi urtetarako antolatzen jarraituko du, glosategi terminologikoa elikatzen, Jaurlaritzak sortuko dituen erreminta edo baliabideekin probatzaile izango da eta beste eragile batzuekin elkarlanean arituko du egun lan egiten duten langileentzako euskarazko zerbitzu eta formazioraren eskaria eta eskaintza sustatzeko.

Sinadura ekitaldian Sailburuak emandako datuen arabera, “Jaurlaritzak LanHitz sortu zuen euskara planak garatzeko helburuarekin eta egun 175 enpresa dira LanHitz diru laguntzak jasotzen dituztenak. Honetarako aurrekontua guztira 2.400.000 eurotakoa da. Gure ustez, enpresa hauetako asko estrategikoak direla euskal ekonomiarentzat eta zentzu honetan ondorio biderkatzaileak sor daitekeela lan munduan euskaren normalkuntzarako.

IMHren Goazen euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa 2003an abiatu zen Ahize-AEKrekin aholkularitzarekin eta Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, herri, lurralde eta erkidego mailan makina erremintaren sektorean IMHren nodo-zeregin biderkatzailea duela ulertu baitute.

(1) Batetik Jaurlaritza esparru sozio-ekonomikoan euskararen presentzia lantzeko bidea jorratzen ari da urteetan eta bestalde, makina erremintaren sektorea euskara plana abian duten enpresa-multzo ugarienetako bat da. Zentzu honetan, prestakuntza integrala eskaintzen dio makina erremintaren klusterrari eta sektore hau teknikariz hornitzen du sortu zenetik. 22 urtetan  30.000 langile eta langabetu  baino  gehiagok Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak egin dituzte, 1.500 ikasle baino gehiagok Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 400 baino gehiago Txandakako IMH Ingeniaritzan. Urtero 12.000 prestakuntza ordu inguru ematen ditugu, 2.000 bat langileei eta 200 bat langabetuei.

(2) Hizkuntza-kudeaketa enpresan 30+10 mintegia, makina erremintaren klusterreko enpresa, hornitzaile erabiltzaile eta fabrikatzailei euskaraz eta eleanitzean garatutako zerbitzu, makina, baliabide eta praktika onak hurbildu eta jakin arazteko xedearekin antolatzen da udazkenero. Mintegi honen hitzaldiak IMHren webean eta Jaurlaritzaren LanHitz atarian aurkitzen dira.