Euskararen erabilera indartzen goi mailako zikloetan

2026/03/18 14:47:00 GMT+1
Elgoibarko Izarrarekin euskararen erabilera egunerokoan txertatzeko gogoeta eta motibazio saioak egin ditugu lanbide heziketako ikasleentzat.

Goi Mailako zikloetako lehen kurtsoko ikasleek Euskara lantzeko motibazio saioak izan dituzte, Elgoibarko Izarra Elkartea-ren eskutik.

Saioaren helburua argia izan da: egunerokoan euskara erabiltzeko motibazioa piztea, hizkuntza bizitzeko eta erabiltzeko espazio berriak irudikatuz.

Dinamika parte-hartzaileen bidez, ikasleek hausnartu dute non, nola eta zergatik erabili dezaketen euskara euren ikasketetan, lanean eta lagunartean.

Ideiak, gogoetak eta barre artean, ikasleek erakutsi dute euskarak baduela lekua baita lanbide heziketako ingurune teknikoetan ere.

Eskerrik asko saioa gidatzera etorri zaretenoi eta ikasleei parte hartzeagatik!

Euskara bizirik dago erabiltzen dugulako. 💚