Euskararen aurrerapausoak IMHren eleaniztasun-estrategian

2010/03/15 00:00:00 GMT+1
IMHk berritu egin du Elgoibarko Udalarekin hitzartuta duen kolaborazioa eta Goazen proiektuak 6 urtetako emaitzak azaldu ditu.

2010eko martxoaren 15ean, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute IMHko Goazen euskararen erabilera sustatzeko. Elgoibarko Udaletxean sinatzaileen lekuko izan dira Jon Peli Uriguen, Euskara Batzorde Burua eta Edurne Bilbao IMHren Komunikazio eta euskara arduraduna.

Sinatutako hitzarmenari esker azken urteetako laguntza mantenduz Elgoibarko Udalak IMHri 2010erako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz (30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz aregotzea, proiektuak euskaraz sustatzea...)

Makina Erremintaren Institutuak 2006an estrategia orokorrean berretsitakoaren arabera hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) oinarrizko gaitasuna izango duten teknikariak formatu nahi ditu eta horretarako hizkuntz-politikak 2015erako adostuta duen bisioa lortzeko lanean dihardu urtero aurrerapausoak emanaz.

Urtetik urtera euskara planak zerbitzu eta lan hizkuntzen bilakaera aztertzen du besteak beste eta azpi-proiektu berriak lantzen ditu. IMHk aurtengo udaberrian kanpaina berezi bat abiatuko du eskaintzen dituen euskarazko prestakuntza-zerbitzuak sustatzeko, bereziki langileei zuzendutako prestakuntza iraunkorrari dagokionean, 2008-2009an Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ahize-AEK aholkularitza linguistikoarekin landutako merkatu azterketaren emaitzak baliatuz.

 

2009 urteetako mugarri nagusiak:

  • Lan hizkuntza: orokorrean %58k euskaraz ahoz (2003an %32) eta %30 euskaraz idatziz (2003an plana abiatu zenean %19). 2009an euskaldunen artean %69 ahoz (2003an %41,5), eta idatziz %45.

  • Zerbitzu hizkuntza euskaraz:

    • 2003an 8.000 ordu (%23,8) IMHko ordu guztiak 33.548

    • 2009an 9.863 ordu (%26,5) IMHko ordu guztiak 37.149.

  • Lankideen parte-hartzea eta zuzendaritzaren inplikazioa

  • Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalarekin harreman emankorrak.

  • Euskararen presentzia zerbitzu atal guztietan: Heziketa Ziklo, Txandakako Ingeniaritza, Prestakuntza Iraunkorra (aurten gorakada berezia 322 ordurekin), Ekinberri proiektuak, Incress

  • Bai Euskarari sariaren (Lehen edizioan) errekonozimendua

  • Lantegiko makinak: 53 makinatik %77k irizpideak bete.

  • Euskalduntze eskoletan 2003-2009: (27 pertsona) 87 ikasle/ 30 talde. 2008-2009 ikasturtean 15 langile aritu dira euskara. 2 langilek EGA lortu dute, eta beste 2k HABEren 2. maila. 1.366 euskara eskola-ordu.

  • Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema: sistema orokorraren berantolaketan txertatzen.

  • 30+10 Mintegia 4. urtez, 2.0. sistemarekin eta nazioarteko gonbidatuekin (bideo+solasaldia zuzenean internetez)

  • Aldi bereko itzulpena: 12 ekitalditan

  • IMH kasuaren aurkezpena Udako Euskal Unibertsitateko udako ikastaroetan.

 

2010eko helburuak:

  • Ulibarri diagnostikoa, eta 2010-2014 plana landu, Goazenekin batera koherentzian.

  • HLH eta Ingeniaritzan Eleaniztasun proiektuan praktika moduluak euskaraz garatu

  • HKS, sistema orokor berrian egokitu

  • Langileen parte hartzea eta inplikazioan eragin.

  • Laneko euskarazko formazioaren alorrean merkatuak zabaltzeko eta indartzeko ekintza-plana diseinatu eta garatu enpresa eta langile mailan.

  • 30+10 5. mintegian 2.0 ildotik jarraitu eta 3 lerro hauek landu: praktikak, eleaniztasuna eta LHI.