Euskara eta enpresa munduan eredugarri den Elay-ri bisita

2006/06/28 23:00:00 GMT+1
Goazen euskara sustatzeko enpresa planaren ekintzen barrutian, IMHko zuzendaritza eta lankide ordezkaritza batek, Ahize-ko bere aholkulari enpresarekin batera, Elay bisitatu zuen joan den ekainaren 16an.

Elay makinak eta ekipamendua euskaraz erabiltzeko eredu denez, erosketa eta inplatazio prozedura nola egin duten, eta baita kalitatea sisteman euskararen prozeduren integrazioa ezagutzea izan zen bisitaren helburua. Gure eskerrak Elayko Juanje, gerentea, eta Anajeri, kalitate eta euskara arduraduna, beraien arreta ezin hobeagatik.