Euskal enpresetan Lehia eta Berrikuntzako Ibilbideak egin eta garatzeko laguntzak

2013/06/16 23:00:00 GMT+1
SPRIren +INNOVA 2013 diru laguntzak baliatzeko IMH bidelagun izan dezakezu.

SPRIk sustatutako Lehia eta Berrikuntzako Ibilbideak 2013 programa.

SPRIren deialdiaren xehetasunak hemen...

Lehia eta Berrikuntzako Ibilbidea zuzendaritza-taldeak enpresaren lehiakortasunari eta berrikuntzari buruz egiten duen gogoeta estrategiko sakon baten ondorioa da, eta bere gaitasun eta ahalmenen heldutasun-egoeraren arabera, garatu edo sendotu beharreko arloak eta etorkizunerako aukerak identifikatu, definitu eta planifikatzen ditu.

Ibilbidea aurretik eginda daukaten enpresek ibilbidearen berrikuspena eska dezakete, prozesua balioztatu zenetik urtebete igaro bada.

  • Ibilbidea gauzateko behar den gogoeta eta aholkularitza prozesua zein gaikuntza proiektu eta lehiakortasuna hobetzeko proiektu estrategikoak gauzatzeko IMH-k prozesu guztian bidelagun izateko aukera eskaintzen dizue. Aholkularitza (Incress gure negozio unitatearen bidez) zein zerbitzu teknikoak (Asmaola gure negozio unitatearen bidez) garatzen dugun esperientzia eta gaitasunak enpresen esku jartzen ditugu horretarako.

IMHrekin harremanetan jartzeko deitu 943744132 telefonora (Iker Jausoro) idatzi posta elektronikoa jausoro[abildua]imh.es edo sartu hemen.