Langileen prestakuntzarako diru 2010 laguntzen deialdia

2010/10/13 13:26:00 GMT+1
2010eko urriaren 13an argitaratu da deialdia EHAAn: honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako langile eta prebentzioko ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen berri ematen da. Langileen banakako gaitasun eta kualifikazioen hobekuntza lortzea izango du helburutzat.

Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak argiratatu ditu. Agindua honakoa da:

AGINDUA, 2010eko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako prebentzioko langile eta ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen deialdia egiten da.

Laguntza eskaera aplikazio informatikoaren bidez egingo da.

Informazio gehiago: www.hobetuz.com