Euskal agintari eta enpresa ordezkariek Frantziako Txandakako formazio eredua ezagutu dute

2011/05/22 23:00:00 GMT+1
Lan-bisita hau Kudeatuz programaren barrutian antolatu da Euskal Herriko enpresa eta agintari instituzionalek zuzenean ezagutu dezaten Europan arrakastatsuak diren txandakako ikasi eta lan sistemak.

Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzak Kudeatuz programa barruan antolatuta, 2011ko maiatzean Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Lan Saileko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzako, AFM, ADEGI eta Debegesako eta IMHko ordezkariz osatutako Euskadiko ordezkaritza batek CESI Groupen Frantziako Nanterre - Paris eta Arras-eko egoitzak, CTI Frantzian Tituluak ematen dituen Erakundea, eta Lilleko Kontseilu Erregionala, Formasup eta Valencienneseko Unibertsitatea bisitatu dute.

2008an Frantzian 430.000 ikaslek txandakatze sistemarekin ikasi zuten, Hauetatik 100.000 goi-mailako ikasketetan eta Pas de Calais eskualdean 2.900 ikasle goi-mailan txandakatze sistemaren arabera.

2010eko udazkenean beste bisita bat egin zen Alemaniara, DBHW Mannheineko Unibertsitateko txandakako sistema ezagutzeko.