Euskadiko PPren ordezkaritzak IMH bisitatu du

2012/02/22 00:00:00 GMT+1
Antonio Basagoiti Euskadiko Partido Popularraren Presidentea buru zuela, ordezkaritzak makina erremintaren sektorea ezagutu ahal izan du gaur goizean.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPren Presidentea,  Borja Semper Gipuzkoako PPko Presidentea eta Legebiltzarkidea, Javier Núñez  Elgoibarko PPren zinegotzia eta Juan Carlos Cano Gipuzkoako PPren idazkari nagusia izan dira IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatzen, makina erreminta sektorea ezagutzeko AFMk antolatu duen jardunaldian.

Goizean Izar eta Danobat enpresak eta Ideko zentro teknologikoa bisitatu ostean iritsi dira IMHra eta hemen instalazioak ezagutzen zituzten bitartean IMHren jarduera eta proiektuen berri eman zaie, hauen artean Asmaola eta Txandakako Ingeniaritzaren inguruan. Museoko bisita amaitu ondoren, Ibarmiara joan dira, jardunaldia amaitzeko.

Informazio gehiago www.afm.es...