Europatik txosten interesgarria Metalaren industriaz

2010/06/25 00:00:00 GMT+2
Euskal Herriko industriaren azterketa ere egin eta datu interesgarri batzuk ematen ditu, hauen artean IMHren errefentzialtasuna aipatzen du.

FWC Sector Competitiveness Studies - Competitiveness of the EU Metalworking and Metal Articles Industries. Final report 18th November 2009

IMHri buruzko aipamena (268 orrialdean):

...."Prestakuntza oinarrizko alderdia da makina erremintaren euskal enpresen lehiakortasunarentzatZentzu honetan IMHk (Makina Erremintaren Institutua)k eginkizun garrantzitsua du. AFMk Institutuaren lehendaritza darama eta baita ere parte-hartzen dute bere goreneko zuzendaritza organuan erakunde publiko, enpresa ekoizle eta erabiltzaile, sindiatu eta abarrak. IMHk gaitasun teknologikoa eta ezagutza teknologikoen zabalkundea bultzatzen du. Hasieran Euskal Herrian abiatu zuen jarduera baina ondoren Espainiako beste erkidego batzuek interesa azaldu dute prestakuntza zerbitzu eta programei dagokionean. Azken urteetan Asiako Hego Ekialdeko teknikariei harrera egin die eta hainbat proiektu garatu ditu latinameriketako herrialdeekin. Industria metalurgiko eta mekanikoarentzat eskaintzen dituen gaitasunerako ikastaro teknikoei esker, egun IMH aitzindaria da Euskal Herriko lanbide heziketako sarean".