Etorkizuneko profesionalak erronka berrien bila

2020/09/09 15:16:00 GMT+1
Ikasturte berria, erronka berriak. Etorkizuneko ingeniarien garapenaren aldeko apustua eginez, inguruko industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko lan eginez.
Zure enpresak IKUSPEGI ESTRATEGIKOA badu pertsonak erakartzeko arloan, bere LAN-EREMUAK OPTIMIZATU nahi baditu, bere proiektuetan laguntzeko PERTSONAK behar baditu, MOTIBAZIOA,  ILUSIOA eta GAITASUN berriak txertatu nahi baditu, IMHtik zure dimentsionamendu eta estrategia prozesuan lagunduko dizugu.
 
Ezagutu zure proiektuak aurrera eramaten lagunduko dizuten INGENIARITZA DUALAREN Graduko ikasleak. Zure enpresak behar duen profilarekin konektatzen, zure taldean txertatzen eta zure proiektuek behar dituzten gaitasun estrategikoak oinarri hartuta bere potentziala garatzen lagunduko dizugu.

Partekatu gurekin zure enpresaren beharra. Eredu Dualean aitzindariak gara, gure ereduaren malgutasuna gakoa da zure egungo eta etorkizuneko egoeraren beharrei erantzun ahal izateko irtenbiderik egokienak eskaintzeko.
 
 

 INFORMAZIO GEHIAGO / HARREMANETARAKO