Etorkinen Leonardo proiektuaren 3. topaketa

2010/11/29 00:00:00 GMT+1
Etorkinen ikaskuntza prozesuarentzako gida izeneko proiektu honen bazkideak Leicesterren (UK) bildu dira

Azaroan "Etorkinen ikaskuntza prozesuarentzako gida" proiektuko IMHren ordezkaria den Juanjo Larramendi izan da Leicesterren, 5 herrialdeetako eta sektore desberdinetako kulturaniztasuna aztertzeko, hau da Espainia, UK, Eslovenia,Bulgaria eta Alemaniako sektore industriala, eraikuntza eta osasun sektorea (pertsona nagusien zainketa) alegia. Sektore bakoitzean aztertzen ari gara nortzuk jartzen diren harremanetan atzerritar batekin heltzen denetik lana aurkitu arte.

Leicesterreko bileran beraz landu dute:

  • Zer “bidai” egiten duten atzerritarrek heltzen direnetik lana aurkitu arte
  • Nortzuk dira etorkinekin harremanetan jartzen direnak “bidai” horretan
  • Irakaslearen, orientatzailearen eta enpresako giza baliabideen profila kulturaniztasuna kontutan hartuta definitu dituzte. (Hauek dira "nortzuk").