Estreinakoz, IMH Campusen, Elgoibarren, Unibertsitatera sartzeko probak

2025/06/10 18:52:00 GMT+2
IMH Campuseko Asmaola Eraikineko geletan egin dituzte azterketak Oñati, Mutriku eta Eibarko ikasleek.

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola EHUra atxikituta dagoenez, aurten estreinako aldiz EHUren Unibertsitatean sartzeko probak (selektibitatea) IMHn ere egin dituzte, Asmaola Eraikinean, hain justu ere.

Ekainaren 3, 4 eta 5ean izan dira azterketak eta Oñati, Mutriku eta Eibarko 130 ikasle etorri dira IMHra azterketak egitera. Ikasleek positiboki baloratu dituzte azterketetak egiteko erabili dituzten espazioak "gela txikiak, gune lasaia, IMHko kafetegia gertu"...

Aurtengo proba berria da, LOMLOE Espainiako hezkuntza legera egokituta. Azterketek "diseinu konpetentziala" dute, eta, ariketak egiteko, ikasleek "sormena, pentsamendu kritikoa eta hausnarketarako gaitasuna beharko dituzte, baita heldutasuna ere".

IMHra USaP azterketa etorri diren ikasleen bideoa jaso du barren.eus-ek