Estimazio handia izan du I-machining GIGA jardunaldiak

2012/04/25 23:00:00 GMT+1
Cimworks enpresarekin antolatutako topaketan lantegiko demostrazioa baloratu zen bereziki

Joan de apirilaren 25ean Elgoibarko IMHn “ I-machining: iraultza CNC mekanizatuan” izeneko jardunaldia burutu  zen. Jardunaldi hau IMHk, Eibarko Armeria Eskolak eta Elgoibarko Meka institutuak parte hartzen duen GIGA proiektuaren baitan gauzatu zen  eta  fresatzeko CAM teknologi berri eta iraultzailea aurkeztu  zen bertan. 

Tresna honekin fresaketa prozesuetan murrizpenak lortzen dira (%70eraino arbastaketan), ala nola beste denbora aurrezpen batzuk eta erreminten higadura gutxiago.

Jardunaldia Cimworks etxearekin elkarlanean gauzatu zen eta arrakastatsua izan zen, 50 enpresek egin baitzuten izen ematea. Teknologiaren arbigibe teknikoez gain, 2 pieza mekanizatu ziren IMHko 5 ardatzetako makinan, programa berriaren onurak modu praktiko eta errealean ikusi eta egiaztatzeko.