Espezializazio berria hasi dute IMHko ikasleek Orbea enpresan

2019/03/18 01:00:00 GMT+2
Erdi-mailako heziketa zikloetako ikasleak bizikleten muntaia, prestatzea eta mantenimenduan espezializatuko dira.

Joan den astean Orbea espezializazio programa hasi dute IMH, Aretxabaleta, Iurreta, Lea Artibai eta Maristas-Durangoko ikasleek. Erdi mailako heziketa zikloa ikasi ondoren, espezializazio programa hau egingo dute 15 hilabetez.

Espezializazio programa eredu dualean egiten da, ikasleek kualifikazio handia lortu eta honela enpresek dituzten behar espezifikoei erantzuteko.

Zorte on guztioi!