Esperientzia ahaztezina izan da Kanpaldi Teknologikoan bizitakoa!

2024/04/19 10:44:00 GMT+2
Aste honetan 29 gaztek parte hartu dute BOZI-Kanpaldi teknologikoan. Parekoen programari jarraituz, goizero hainbat orientazio tailer, jarduera eta bizipen esperimentatu dituzte elkarrekin IMHko lanbide heziketako ikasleek eta eskualdeko bigarren hezkuntzako ikasleek, eta emaitza ezin hobea izan da!

Ikasleek elkarlanean orientazio eta balioei buruzko hausnarketarako tailerretan parte hartze aktiboa izan dute. Bestalde, Diseinu, Fabrikazio eta Mekatronikako ethazi erronkak elkarrekin garatzeari esker, dagoeneko badakite IMHko heziketa zikloetan nola ikasten DBHko gazte partaideek.

Horrez gain, IMHko ikasleek, mentore papera hartu dutenez, hainbat gaitasun landu dituzte gazteekin batera kanpaldia antolatu eta gauzatuz.

Berariek izango dira, gure etorkizuneko profesional-industrialak eta gizartearen protagonistak eta aste honetan egindakoarekin, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea, sormena eta prestakuntza humanista ere indartu dute, urrats garrantzitsua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiari proiektua aurrera ematen lagundu izanagatik; baita ere pertsona, eragile, enpresa parte hartzaileari, eta Makina Erremintaren Museoari.