Espainia-Txina kooperazioaren proiektuko CNC ikastaroaren 2018ko itxiera ekitaldia

2018/07/09 00:00:00 GMT+2
Tianjingo ikasleek diplomak eta aipamen bereziak jaso dituzte, AFZ, CSMC, IMH eta UPV/EHUko ordezkarien eskutik.

Gaur, uztailak 9 egin dute diploma banaketa ekitaldia Tianjingo AFZ-CSMC-IMH ikastetxeko ikasleentzat, bertan Ixaka Egurbide IMHko Zuzendari kudeatzailea izan dela. Guztira 90 ikaslek jaso dute diploma eta ikasle aipagarriak ere omendu dituzte. Ikasle hauek hirugarren promozioa osatzen dute eta homologatuta dute titulu espainola.

Tianjin-en Programazioaren Produkzioko Fabrikazio Mekaniko zikloa ikasten dute 2011an sinatu zen elkarlan hitzarmenari esker.

Hurrengo ikasturteetan Produkzioaren programazioaz gain, mekatronika industriala ea fabrikazio mekanikoko diseinuko heziketa zikloak ere martxan jartzeko antolaketekan gabiltza.


Zorionak Diplomatu berriei!