ESKUTIK proiektua: orientazioa, lan-bizitza osoan zehar

MH Campusean arrakastaz amaitu dugu ESKUTIK proiektua, pertsonen lan-bizitzaren etapa guztietan orientazioa eskaintzeko gida praktikoa garatuz. Gipuzkoko Foru Aldundiak sustatutako ekimen honetan GRUPO ERREKA, ALBERDI MEKANIZATUAK, SARRALLE, KREAN eta TEKNIKER izan dira partaide.
Lortutako emaitzak:
- Harrera-prozesu eraginkorragoak, integrazioa erraztuz.
- Garapen eta mentoretza-planak, hazkunde profesionala bultzatzeko.
- Rol-aldaketa eta une kritikoen kudeaketa zaindua, ongizatea erdigunean jarriz.
- Irteera-prozesu planifikatuak, ezagutzaren transferentzia eta berrintegrazioa ahalbidetuz.
- Etengabeko ikaskuntza-kultura, motibazioa eta konpromisoa sustatuz.
ESKUTIK erakundeek talentua modu iraunkorrean zaintzeko eta garatzeko duten estrategiaren parte bihurtu da, enplegatzaile gisa duten balio-proposamena indartuz.
Orientazioa ez da une bateko jarduera, baizik eta pertsonen esperientzia eta garapena lan-bizitzaren fase guztietan hobetu dezakeen tresna estrategikoa da.
Proiektua garatu duen IMH Campus lantaldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi igarbayo@imh.eus helbidera.