Eskerrik asko 29BIEMHeko WORKinn enplegu azokan bisitatu gaituzuenoi

Makina Erremintaren Biurteko arrakastatsuan WORKinn izeneko 1. enplegu azokan izan gara IMHren eskaintzak eta berritasunak aurkezten.

Hainbat bisitari izan ditugu WORKinn 1. enplegu eta orientazio industrialaren azokan. Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasle, lehen enplegu bila dabiltzan gazte unibertsitario eta teknikari, profesional, erakunde eta instituzio pasa dira IMHko informazio puntutik eta ahalik eta hobekien IMHren enplegu eskaintza, formakuntza duala, ikastaroak, zerbitzuak eta jardunaldien berri eman diegu guztiei.

Mila esker etorri zareten guztioi eta antolatzaileei ere, 29BIEMHen parte hartzeko gonbiteagatik.