Errusiako RTR eta 5 Channel telebista kateak IMHn

2008/10/14 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko IMH eta Danobat enpresan egin dituzte grabaketak Espainiari buruzko industria eta teknologiaren erreportaia azaltzeko.

RTR eta 5 Channel, Errusiako San Petersburg eta Moskuko telebista kateek erreportai bat grabatzen ari dira Espainiako industria eta teknologiari buruz. 3 egunetan 3 sektoreri buruzko informazioa jaso dute: urriaren 13an Bartzelonan AHT eta automozioko enpresa baten egon ziren, urriaren 14an IMHn eta Danobaten makina erremintaren sektoreari buruzko informazioa landu dute eta urriaren 15ean eraikuntzakoari buruzkoa jasoko dute Madrilen.

Telebista kazetari eta teknikariek Espainiako ICEX (Kanpo merkataritzarako Institutua) bidez egin dute erreportaiaren programa eta ICEXek AFMrekin koordinatu du makina erremintaren irudi grabaketa.


Ez da lehen aldia kanpoko telebista bat Elgoibarrera hurbiltzen dela: 2008ko otsailean Txinako telebista kate batek ere Elgoibarko IMH, Danobat eta Belaustegi jatetxeko grabaketak egin zituen kasu honetan Euskal industria eta kulturaren alderdi adierazgarriak azaltzeko.