Errealitate areagotua esperimentatzen mantentze lanetan

2021/07/28 14:40:00 GMT+2
IMHk eta CEINPROk elkarlanean Industria 4.0 eredu bat sortu dugu, erealitate areagotu bidez mantentze lan prozeduretan pertsona instruitu eta gidatzeko.

IMHn fabrikazio mekanikoari lotutakoa formakuntza ematen dugu eta horrez gain, industria prozesuetako 4.0 hainbat teknologia garatzeko proiektuak egiten ditugu. Bideo-jokoen errealitate areagotu eta birtualeko ikastaroak egiten dituen CEINPROrekin batu gara elkarrekin proiektu berri bat garatzeko.

Nondik hasi gara? Jabetu gara enpresak eraldaketa digitalaren bidean topatzen ari diren oztopo nagusietako bat dela mantentze lanak aldatzeko ohitura falta, erresistentzia, eta "ereduen falta".

Errealitate horri irtenbidea emateko sortu dugu "Errealitate Areagotuaren bidez mantentze-lan zuzentzailerako jarraibideak" proiektua. Helburuak izan dira:

  • Tornuaren bereizketa eta jarraipena, "model based" teknologia erabiliz,
  • Mantetze lanen instrukzioak errealitate areagotuaren bidez egin,
  • Lanbide Heziketako ikastetxeentzat errealitate areagotua erabiltzeko eredua sortu,
  • Errealitate areagotuko estrategia eraiki, proiektuaren eskalagarritasuna bermatzeko.

Androiderako sortu bada ere, oso erreza da beste plataforma batzuetara esportatzea WEBGL adibidez.

Lortu duguna izan da eredu bat sortzea erealitate areagotuaren bidez mantentze lan prozeduretan pertsona instruitu eta gidatzeko.

Hurrengo pausoa izango da beste industria 4.0 proiektuetan jasotzen ari garen datuak errealitate areagotuaren bidez bertan bistaratzea, makinari edo prozesuari lotutako erabakiak bertan hartu ahal izateko.

Sartu hemen:

Norbaitek proiektua probatu nahiko balu, hemen harremanetarako pertsonak:

Hurko Mendiguren eta Gorka Sesma, CEINPRO 943 31 08 73
Nora Olañeta, IMH 943 74 41 32

 

TKnikak babestutako proiektua.