Erdi-mailatik goi-mailara eta ondoren Suediara

2015/12/21 00:00:00 GMT+1
Cristian Alvarez Fernandez IMHko ikasle ohiak bisitatu gaitu gaur. Suedian bizi eta lan egiten du eta handik etorri da Gabonetako oporrak etxekoekin igarotzera.

 

Cristian oporretan da orain. Opor egunak baliatu ditu familia bisitatzeko eta IMHko irakasle eta lankide ezagunak agurtzeko. Egun Suedian bizi da eta fabrikazioan dihardu lanean. Baina bitxia izan da nola iritsi den egungo egoerara:

Hanoverren jaio eta bizi zen eta 18 urte zituenean ikasketak amaitu eta ez zuen garbi nola jarraitu ikasten. Elgoibarren bizi den bere osabak IMHri buruz hitz egin zion eta Informazio Saioetara etortzea erabaki zuen. IMH ezagutu ondoren erdi-mailako Mantentze Elektromekanikoa ikastea erabaki zuen eta baita egin ere. Gustora zegoela eta sarbide proba gainditu eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikasten jarraitzea erabaki zuen. Bi zikloetako praktikak (lantokiko prestakuntza) atzerrian egiteko gogoa zuela eta erdi mailan Austrian izan zen eta goi-mailan Suedian. Baina Suedian fabrikazioko praktikak egokitu zitzaizkion; Diseinua ikasi bazuen ere aurrera egin zuen eta amaitzean, Suediako enpresan bertan jarraitu zuen lanean.

Lau urte pasa ditu Suedian lanean eta etorkizunean munduko beste kultura eta herrialdi batzuk ikasteko irekia dago. Bere ustez "esperientzia berriak probatzea merezi du". Bejondaizula Cristian eta zorte on!

Cristianek egin zuen bezala zuk ere IMHko heziketa zikloak ezagutu nahi badituzu, hurrengo Informazio Saioa urtarrilaren 16an izango da,  goizeko 11.00etan.  Etortzea nahi baduzu, deitu IMHra 943748265 telefonora (Amaia Ansola) edo idatzi amaia[abildua]imh.eus helbidera.