Erasmus+ proiektuen urteko zabalkunde jardunaldietan izan gara
2018/12/11 01:00:00 GMT+2
Datorren urteko mugikortasunetarako baldintza berriak eta 2021-2027 etaparen zertzeladak ezagutu ditugu.
IMHko Erasmus+-eko arduraduna izan dugu Madrilen 2018ko abenduaren 3-4n SEPIEk* antolatutako Erasmus+ zabalkunde jardunaldietan. Lehen egunean 2018ko proiektuen emaitzen eta errekonozimenduen txanda izan zen. Bigarren egunean eredugarri izan diren proiektu zehatzen aurkezpenak eta tailerrak landu ziren. Gure kasuan lanbide heziketakoan parte hartu genuen.
SEPIE Hezkuntza nazioartekotzeko Espainiako zerbitzua da.