Erasmus+ mugikortasunen informazio bilera
2025/12/19 10:48:00 GMT+1
Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleek hirugarren mailan erabaki behar dute laugarren mailan gauzatuko den ekintza.
Ingeniaritza Dualaren Eskolako Produktu eta Prozesuen Berrikuntza Ingeniaritza Graduko ikasleek 2026/2027 ikasturterako Erasmus+ mugikortasun aukerei buruzko informazio-bilera izan dute.
Saioan, atzerrian ikasteko aukerak, parte-hartzeko baldintzak eta Erasmus+ programaren onurak azaldu dira, ikasleen garapen akademikoa, pertsonala eta profesionala sustatzeko helburuarekin.