Erasmus+ mugikortasuna Suedian

2019/05/10 14:00:00 GMT+1
West University-k Frantziako Université de Valenciennes-ekin duen proiektua ezagutu eta bisitak egin dira.

Naiara Vidal eta Edurne Iturbe IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleek Erasmus+ mugikortasun programaren baitan Suedian izan dira aste honetan etorkizuneko elkarlanerako aukerak aztertzen.

Bertan, West University-ko ikasleek (Trollhättan, Suedia) eta Frantziako Université de Valenciennes-eko ikasleek elkarrekin proiektu bat nola burutzen duten ikusi dute.
Bestalde, Göteborgeko Chalmers University of Technology bisitatzeko aukera ere izan dute.