Erasmus+ Mugikortasuna Danimarkan unibertsitateetako pedagogiak ezagutzeko

2019/11/19 11:00:00 GMT+2
Arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodologiari buruzko ikerketa landu dugu.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zunbeltz Izaola Irakaslea Danimarkan izan da azaroaren 11tik 18 arte Erasmus+ mugikortasuna egiten. Egonaldiaren helburu nagusia Aalborgeko Unibertsitateko Ingeniaritza eta Zientzien Fakultatean (AAU) ezarritako arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodologiari buruz ikastea izan da. Era berean, Danimarkako beste unibertsitate batzuetako PBLn oinarritutako eredu pedagogikoak ere ikertu ditu.