Eraikuntza Sektoreko Aula Iraunkorrari buruzko kurtsoa IMHn

2005/11/22 01:00:00 GMT+2
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak eta Euskal Enpresarien Konfederazioak (CONFEBASK) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza-sektoreko langileek izan ditzaketen lan arriskuen prebentziorako prestakuntza plan bat diseinatu eta abian jartzeko xedearekin. - "Aula Iraunkorra".

Azaroaren 22an “Aula Iraunkorreko” kurtsoa hasi zen Makina Erremintaren Institutuan (IMHn), eraikuntza sektoreko 14 langilerekin

“Aula Iraunkorrarekin” lortu nahi diren helburuak: · Izan daitezkeen arriskuak direla-eta, eraikuntzako langileei prebentziozko jarrerak izaten irakastea. · Prestakuntzaren bitartez, eraikuntza sektorean laneko jokabide seguruak bultzatzea. · Langileei beren lanpostuaren arrisku zehatzen inguruan prestakuntza ematea eta arrisku horiek kontrolatzeko prebentzio-neurriak azaltzea. · Langileek prebentzio-lanetan parte hartzea sustatzea. · Eraikuntzako enpresariei laguntzea euren langileei behar duten prestakuntza eman diezaieten.

Eraikuntzako langile guztiek parte hartu ahal izango dute Aula Iraunkorrean. (prestakuntza honetatik kanpo geratuko dira beren zereginak betetzeko obra "zapaldu" beharrik ez duten administrariak).

Aula Iraunkorraren programa eta edukia lantalde batek garatua izan da. Kide hauez osatzen da: OSALAN, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Saila eta CONFEBASK.

Aula Iraunkorrean langileei emango zaien prestakuntza teorikoa eta praktikoa izango da, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 19. artikuluak ezarritakoarekin bat., Hala dagokionean, prestakuntza hori osatzeko prestakuntza espezifikoagoa emango da, langileek betetzen duten lanpostuaren edo zereginaren araberakoa izango dena.

Lehenengo fasean, Aula Iraunkorra sektorean gutxienez hiru hilabeteko eskarmentua duten langileentzat bakarrik izango da. Prestakuntza zazpi orduko jardunaldi bakarrean gauzatuko da, sei eskola-ordutan eta ordu erdiko atsedenaldi bitan banatuta.

Eraikuntzako langile guztiak Aula Iraunkorretik igarotzea lortu nahi da. Hasiera batean, Aulak hiru urteko iraupena izango du. Dena den, beroni mugagabeki jarraipena emateko asmoa dago, birziklapen-programen bitartez.

Enpresek, enpresa-elkarteek, sindikatuek edota langileek egokitzat jotzen duten prestakuntza-zentroarekin harremanetan jarriko dira, prestakuntza emateko eguna finkatzeko. Harremanetan jartzeko edozein baliabide erabil dezakete (telefonoa, posta elektronikoa, faxa…).

Eguna finkatutakoan, enpresek, enpresa-elkarteek, sindikatuek edota langileek prestakuntza-zentroari eskabidea zuzenduko diote. Eskabide hori zentroak haiei aldez aurretik bidalitakoa izango da. Bertan enpresaren eta prestatu beharreko langileen datuak jasoko dira.

Prestakuntza-zentroek prestakuntza eskatu duten ikasleen zerrenda ikusi ondoren, aukeraketa bat egingo dute, ikastaro bakoitza enpresek adierazitako nahien arabera antolatzeko. Ondoren, egunaren berrespena eta prestakuntza jasoko duten langileen zerrenda bidaliko da enpresetara.

OSALANek prestakuntza ziurtatuko du eta prestakuntza ematen duten entitateek ziurtagiriak banatuko dituzte eta ziurtagiri horien kopia langileen enpresara eta OSALANera kopia bidaliko dute, berau erregistroan sar dezaten.

Argibide gehiago nahi izanez gero, OSALANen Lurralde Zentrora jo dezakezue.

BIZKAIKO LURRALDE ZENTROA Dinamita Bidea z/g - Gurutzeta 48903 , Barakaldo - Bizkaia Telefonoa: 94 4032122 Fax: 94 4032107 email: osalanrs03ba@ej-gv.es

ARABAKO LURRALDE ZENTROA Urrundi kalea, 18 zk. 01013 , Vitoria-Gasteiz - Araba Telefonoa: 945 016823 Fax: 945 016801 email: osalanbibga@ej-gv.es

GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA Maldatxo Bidea z/g 20012 , Donostia-San Sebastian - Gipuzkoa Telefonoa: 943 023287 / 943 023284 Fax: 943 023 251 email: osalanrespfrmdo@ej-gv.es

Aipatutako prestakuntza emateko Osalanek baimendutako zentroen zerrenda ikusteko sakatu hemen