Entrepreneurschool: IMHk lideratutako Leonardo proiektua

2007/11/21 00:00:00 GMT+1
Material didaktikoa sortuko du ekintzailetza baloreak sustatzeko lanbide heziketako ikasleei eta Tknikako Urratsabat eredua erabiliko da honetarako.

Entrepreneurschool proiektua, IMHk lideratu eta koordinatzen duena, Europako Batzordeak finantzatzen du Leonardo da Vinci programaren barrutian.

Proiektua 2007ko azaroan abiatu eta 2009 urrian amaituko da. Bi urte hauetan Espainia, Finlandia, Portugal, Letonia eta Errumaniako bazkideek material didaktikoa sortuko dute ekintzailetza baloreak sustatzeko lanbide heziketako ikasleei. Gure kasuan, Tknikaren Urratsbat proiektua erabiliko dugu, non honen helburua den lanbide heziketako ikasle eta ikasle ohien artean enpresen sorrera bultzatzea.

Nazioarteko lehen bilera IMHn egingo da azaroaren 28-29 eta 30ean, proiektuaren oinarriak lantzeko.

Proiektu kideak: