Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak
- Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna Enpresa-taldeek ere baldintza beretan eskuratu ahal izango dituzte.
- Proiektuaren egite-garaia 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko irailaren 14rartekoa izango da. Deialdi honen bitartez, eskaera aurkezten denerako egin diren premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatu ahal izango dira. Halaber, adierazitako denbora-tartean enpresa eskatzaileak hasi dituen azterlan-proiektuak.
- Azterlanak eskatzaileak kontratatutako kanpoko entitateek edo eskatzailearen langile gaituek egindakoak izan daitezke.
- Azterlan eta analisiek urte anitzeko denbora-irismena izan beharko dute.
- Eskaerak aurkezteko epea 2011ko irailaren 30ean amaituko da.
IMHtik enpresen eskura ipintzen dugu gure talde INCRESS-ek Prestakuntza-Premiak Antzemateko Diagnostikoak egiteko garatu duen metodologia eta esperientzia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan
Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.