Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak. 2012ko deialdia
- Laguntzak gutxienez 10 langile dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso 
ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna  Enpresa-taldeek ere baldintza 
beretan eskuratu ahal izango dituzte.
- Proiektuaren egite-garaia 2012ko 
urtarrilaren 1etik 2012ko irailaren 13rartekoa izango da.  Deialdi honen 
bitartez, eskaera aurkezten denerako egin diren  premiak hautemateko azterlan 
eta analisiak finantzatu ahal izango dira. Halaber, adierazitako denbora-tartean 
enpresa eskatzaileak hasi dituen azterlan-proiektuak.
- Azterlanak 
eskatzaileak kontratatutako kanpoko entitateek edo eskatzailearen langile 
gaituek egindakoak izan daitezke.
- Azterlan eta analisiek urte anitzeko 
denbora-irismena izan beharko dute.
- Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 15an amaituko da.
IMHtik enpresen eskura ipintzen 
dugu gure talde INCRESS-ek  Prestakuntza-Premiak 
Antzemateko Diagnostikoak egiteko garatu duen metodologia eta 
esperientzia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin 
kontaktuan
Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.
 
     
    