Enpresei zuzendutako Ate Irekien jardunaldia
Azken urteotan IMH lanean ari den ekarpen eta konponbide nagusiak aurkezteko helburuarekin, eta aldaketa momentu honetan enpresei eskaini diezaiokeena azaltzeko asmoarekin antolatu dugu Enpresei zuzendutako Ate Irekien Jardunaldia.
Enpresei zuzendutako Ate Irekien Jardunaldia
IMH, Elgoibar, 2013/4/18. Egitaraua:
Areto Nagusian
- 09.00 Aurkezpena. Joxean Egaña, Zuzendari Kudeatzailea.
-
09.10 Produktu berrien industrializazioa. Pieza berrien prototipatua. Edurne Iriondo, Xabier Cearsolo (Asmaola).
-
09:45 Lehiakortasun kulturaren eta balio aldaketen bidetik. Gaitasunen garapena lan-talde eta ikaskuntza komunitateen bidez. Mariano Iriarte, Inma Garbayo (Incress).
-
10:15 Neurrirako profil profesionalak: enpresako langileen gaitasuna hobetu, indartu eta barneratu. Joxean Egaña, Zuzendari Kudeatzailea. Zigor Esnaola, Zuzendari Komertziala. Ixaka Egurbide, Ingeniaritza Dualeko Zuzendaria.
IMHko lantegian
-
10:45-11:30 Kafea. Hitzaldian aipatutako proiektuen demostrazioak egingo dira tailerreko makinetan.
Nahi duzuen pertsonekin bisita bat egingo dutu IMHk enpresekin elkarlanean jarduteko dituen instalazio eta ekipamenduak ezagutzeko.
Bertaratze baieztapena
- Telefonoz: 943 744132 (Leire Alberdi / Eider Iriondo)
- Posta elektronikoz: imh[abildua]imh.es
- Bete ondorengo formularioa
- Non gaude