Enpresan Parte Hartzeari buruzko Topaketa

2007/02/02 01:00:00 GMT+2
Incress, giza faktorea garatzen duen IMHko negozio taldeak, otsailak 15ean Miramon-eko Parke Teknologikoan izango den topaketako antolaketan parte hartuko du. Bertan, langileak enpresan duten parte hartzeari buruzko esperientziak azalduko dituzte enpresa ezberdinek eta Incressek ere azalduko ditu enpresekin izandako esperientzia.

Ondorengo jardunaldiak, honako galderei erantzuna eman nahi die:

  • Pertsonengan oinarritutako erakunde batek, zer adierazi nahi du? (zer ondorio dakar?)
  • Zer esanahi ditu partehartze kontzeptuak?
  • Zein modutan lagun dezake pertsona baten protagonismoak erakundeen etorkizunean?
  • Izan al daiteke partehartzea alternatiba bat enpresen jarraipenari?

Topaketarako sarrera doanekoa izango da eta etorrera baieztatzea beharrezkoa da:

GEZKI Tel. 943.017498 - E-mail: szrgezki@sz.ehu.es