Enpresan Parte Hartzea topaketa

2007/02/16 00:00:00 GMT+1
Ehun pertsona inguru bildu ziren otsailaren 15ean Miramonen GEZKIk antolatutako mintegian, non IMHko negozio unitatea den Incress-ek parte hartu zuen.

Jardunaldia bi saiotan antolatu zen; adituen hitzaldiak eta enpresa kasuak azaldu ziren: Alcorta Brockhaus, Fagor Arrasate, Autoescuela Lagunak eta Betsaide (ikusi egitaraua). Azaldutako ondorio eta hitzaldiekin txostena argitaratuko du GEZKIk.

GEZKIk Eusko Jaurlaritzaren Lan sailaren babesarekin antolatu du ekitaldia eta parte hartzaileak izan dira: IMH-Incress, Ope Consultores, AEE, Hobest Consultores, Asle, Ezagutzaren Clusterra, Mondragon Unibertsitatea.