Enpresa industrialen ideia onenaren bila

2015/09/10 00:00:00 GMT+2
Ekintzailetza sustatzen duen Tkgune lehiaketaren batzorde ebaluatzailea irailean bilduko da aurre-aukeratutako proposamenen balorazioa egin eta ideia saritua zein den erabakitzeko

"Tkgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren 2. edizioa azken txanpan sartu da. Aurrez aukeratuak izan diren enpresa-ideia industrialen proposamenak garatu ondoren, irailean azken balorazio batzordekin pasako dira, irabazlea zein izango den jakiteko.

Lehiaketa honen berezitasuna da esklusiboki izaera industriala duten enpresa-proiektuen ideiak lantzen dituela; euskal gizartearen ezaugarriaren isla garrantzitsua. Hortaz, Tkgune lehiaketa Euskal Herriko ekintzailetzan klasiko bat bihurtzeko ibilbidea egiten hasia da.

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa (lehen ASMAOLA+) gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren I Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Rural Kutxa eta Grupo Unceta enpresen babesarekin.