Enplegurako Lanbide Heziketako Sistemaren erreformaren 4/2015 lege-Dekretua argitaratu da

2015/03/25 16:10:00 GMT+1
Martxoaren 23an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lan eremuan Enpleguko Lanbide Heziketaren Prestakuntza Sistemaren premiazko erreformarako martxoaren 22ko 4/2015 Errege-dekretu legea . Martxoaren 24tik dago indarrean.

Dekretu honek eszena berria ezartzen du enplegurako lanbide heziketaren ekimenentzat. Bertan aipatzen da orain arte "eskaripeko prestakuntza" ezagutzen zena, hau da, enpresek euren langileentzat egiten zutena eta Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak aplikatzen zirenekoa. Hemendik aurrera araudi berriarekin "enpresek programatutako prestakuntza" izena izango du.

Atal honetan dekretuak enpresen, erakunde antolatzaileen edo eta emaileen jarduteko modu berria ezartzen du, baina ez du nahikorik argitzen, eta honek hainbat interpretazio dakar.

Eszena berria hobe ulertzen lagunduko diguten araudi edo informazioaren zain, IMHk behin-behinekoz erakunde antolatzaile bezala jardungo du, IMHk zuzenean ematen duten prestakuntzaren kasuetan; beste egoerentzat jar zaitezkete gurekin harremanetan, jarduteko modu onena aztertu ahal izateko.

Honek ez du eraginik dagoeneko edo abian dauden prestakuntzentzat eta beraz komunikazioa egina dutenentzat.