Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburua IMHn

2010/03/08 01:00:00 GMT+2
Emakume Langileen Nazioarteko egunean Gemma Zabaleta Sailburuak eta Javier Ruiz Sailburuordeak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua ezagutu dute

IMHren Patronatu eta Zuzendaritza ordezkaritza batek goizean zehar Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburuari eta Javier Ruiz Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko Sailburuordeari Makina Erremintaren sektoreko eta IMHren gaur egungo proiektuak azaldu dizkie eta elkarlanean aritzeko proposamenak egin dituzte. Bisita osatzeko Elgoibarko Danobat enpresaren instalazioak ikusi dituzte eta amaiera Makina Erremintaren Museoan egin dute.