EMTP metal-mekanikako ikastetxe txiletarrentzat prestakuntza

2009/06/01 00:00:00 GMT+2
Txileko Hezkuntza Ministerioko CPEIPk finantzatuta, erdi-mailako lanbide heziketa ikastetxeetako zuzendari taldeak eskola eta enpresen arteko harremanei buruzko berariazko prestakuntza jasoko dute.
Txileko hainbat eskualdeetatik etorrita, 28 lagun, hau da, 14 erdi-mailako lanbide heziketako ikastetxeetako zuzendari eta ikasketa buru Elgoibarko IMHn dihardute maiatzaren 25 eta ekainaren 19a bitartean prestakuntza jasotzeko ingurue ekoizlearekin lan estrategiak eta loturak ezartzeko gaitasunen garapenaren inguruan. Prestakuntza esperientzia honetako emaitza nagusia izango da ikasle txiletarrek Hobekuntza-proiektua landu beharko dutela, eta hauek orientatuta egon beharko dira ingurune ekoizlearekin harremanak ezartzeko estrategien inplementazio eta diseinua sustatzearen aldera.


IMHk harreman ugari garatzen ditu Txileko Hezkuntza Ministerioarekin eta 1997tik hona urtetik urtera eta programa ezberdinen bidez hainbat Txiletar ikastetxeetako zuzendari talde prestatu ditu.