EMO amaituta, Industria eta teknologia Goi-Bilera hasi da gaur Bilbon

2011/09/26 23:00:00 GMT+1
AFMko enpresek erakustaldi indartsu eta lehiakorra egin dute Hannoverren ospatu berri den makina erremintaren topatekan. EMO azokan bertan aurkeztu zuten 27. BIEMH edizioa.

IMHko ordezkaritza batek bisitatu du joan den astean burutu den Alemaniako Makina Erremintaren azoka entzutetsua. Alde batetik, gure ordezkariek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Peli Uriguen Berrikuntza Diputatu eta Oskar Usetxi Zuzendariarekin batera egin zuten AFMk antolatutako bisita, non IMHrentzat estrategikoak diren Asmaola eta Txandakako Ingeniaritzaren titulu berriaren garapena partekatu zituzten. Bestalde, azokan parte hartu duten prestakuntza arloko Alemaniako erakundeekin elkarrizketatu ziren, elkarrekin sor daitezkeen kolaborazio aukerak aztertzeko.

EMO azoka baliatuta, AFMko Koldo Arandia Presidenteak eta Mª Carmen Gorostiza BIEMHeko Zuzendariak aurkeztu zuten Bilboko 27. makina erreminaren BIEMH azoka, 2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 2a bitartean ospatuko dena.

Bestalde, gaur inauguratu da Industria eta Teknologiaren Goi-Bilera Bilboko BECen, barruan azpikontratazio, Trasmet eta Automatizazio atalak dituena, eta irailaren 30a arte izango da bisitagai. Fabrikazio prozesuekin zerikusia duten 888 firmek aurkeztuko dituzte beraien berrikuntzak sektore anitzeko erakustaldi honetan.