Emakume gehiago nahi ditugu industrian!

2022/04/26 14:26:00 GMT+2
"Industrian genero-estereotipoak mapeatzen" izeneko proiektua abiatu dugu IMH Campus, ASLE eta MURGIBEk elkarlanean

Emakumeen presentzia urria edo nulua da oraindik ere industriaren lanpostu teknikoetan. Horregatik, IMH Campus-etik proiektu berria abiarazi dugu egungo estereotipoak edo oztopoak identifikatzeko eta egoera horri buelta ematen lagunduko duten argumentarioak eta eraldaketa-proposamenak ezartzeko.

"Industrian genero-estereotipoak mapeatzen" izeneko proiektua ASLE eta MURGIBE-rekin lankidetzan eta Engranajes Grindel, MECANIZADOS DE PRECISIÓN BELMEK S.L.L. eta GEHIBER MACHINED COMPONENTS SAL enpresen parte-hartzearekin garatuko dugu, Gipuzkoako Foru Aldundia -ren finantziazioarekin.