Elgoibarko Udalarekin batera, IMHk landu duen Hizkuntza Politika aurkeztuko du datorren otsailaren 10ean, 19.00etan Udaletxean.
Marivi Aguirregomezcorta Alkateak, Miren Arrieta Euskara zinegotziak eta Joxean Egaña IMHko zuzendariak parte hartuko dute aurkezpenean.
IMHren Goazen egitasmoa martxan da Elgoibarko Udalak, Ahize hizkuntza-aholkularitzak eta IMHk euskararen erabilera lan-munduan sustatzeko helburuarekin 2004an sinatu zuten hitzarmenari esker. Euskara plana garatzeko oinarrizkoa den hizkuntza politika landu du IMHk eta hausnarketa estrategikoa egin ondoren, hizkuntzaren arloan misioa, bisioa, ildo estragikoak eta gidatuko dituen baloreak definitu ditu.
Sortu zenetik, IMHren xedea enpresei formazio eta zerbitzu tekniko aurreratuak eskaintzea da, kalitatea bermatuz eta jarduera gidatzen duten balore etikoak beteaz. Beraz, gizarteari kalitatez erantzuteko IMH aurrerapausoak ematen ari da, eskaintzen dituen zerbitzuak bezeroak nahi dituen hizkuntzan egin ahal izan ditzan.
Esaterako, Heziketa Zikloetan A eta D ereduak eskaintzeaz gain, IMH Ingeniaritzan ikasgai batzuk euskaraz emateko antolatzen ari da, langileen prestakuntzarako prestatzen diren ikastaroak euskaraz emateko gaitzen ari da, enpresei pertsonen kudeaketaren aholkularitzan ere diagnostikoak eta ikastaroak jada euskaraz eskaintzen ditu.