Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurrena: Asmaolaren aurkezpen jardunaldia

2014/07/02 23:00:00 GMT+1
Mendeurrenari mugarri garrantzitsu bat gehitu zaio aurten: ASMAOLA, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza aplikaturako zentroa, gauzatzen hasi da Elgoibarko gune fisiko batean, erakunde publikoek eta entitate pribatuek emandako laguntzari esker. Uztailaren 16an izango da enpresentzako aurkezpena, IMHn.

Elgoibarko Makina-Erremintaren mendeurrena ospatzen dihardugu; 1914tik 2014ra doan mende honetan, Elgoibar erreferente bilakatu da Makina-Erremintaren ekoizpenean eta eskulangintza aurreratuaren alorrean.

Aurten mugarri garrantzitsu bat gehitu diogu ibilbide honi. ASMAOLA, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza aplikaturako zentroa, gauzatzen hasi da Elgoibarko gune fisiko batean, erakunde publikoek eta entitate pribatuek emandako laguntzari esker.

Enpresek proiektu hau gertutik ezagutu dezaten ASMAOLA aurkezteko egingo den ekitaldia antolatu dugu.

AGENDA:

Asmaola, berrikuntza aplikatua enpresa txiki eta ertainentzat.

  • Data: 2014ko uztailak 16
  • Ordua: 12.30etan
  • Tokia: IMH - Makina Erremintaren Institutua, Elgoibar
  • EGITARAUA...
  • Izena emateko deitu IMHra 943744132 telefonora, bidali posta bat imh[abildua]imh.es helbidera edo idatzi hemen zure datuak


Ekitaldi honetan, bertatik bertara, zentro honetan bideratuko diren proiektuen tipologiaren berri emango dugu. Zentro hau eta eraikuntza proiektua, batik bat, enpresa txiki eta ertainei zuzentzen zaie.

Bestalde, ekitaldi horretan, KUTXAri aitortza egingo zaio, laguntza eskuzabala eman baitu proiektu hau gauzatu ahal izateko.