Elgoibarko Lanbide Heziketaren 5. Jardunaldiak: Tailerrak

DBH4ko ikasleekin tailer dinamikoak eta enpresa industrial baten bisita egingo dute, eta Batxilergoko 1. mailakoekin lanbide heziketa ez sexistaren saioak egingo dira.

Martxoaren 18ko Elgoibarko Lanbide Heziketa eta Ingeniaritza Dualari buruzko saio informatiboaren arrakastaren ondoren (guraso zein ikasle ugari bildu zen, batez ere batxilergo 2. mailakoena), Elgoibarko Lanbide Heziketaren 5. jardunaldiak aurrera darrai.

Horretarako, lanbide heziketaren inguruko tailer dinamikoak egingo dira Elgoibar Ikastolan (martxoak 24 eta 25) eta Arreiturre Institutuan (martxoak 26, 27 eta 28). Tailer hauetan IMHko eta Mekako ikasleek ere parte hartuko dute, haien esperientzia azaltzeko. Jarraian Mecanizados Novak, S.L, enpresara bisitaldia eginez. Ekintza horiek Manahmana eta Mecanizados Novak, S.L. enpresekin elkar-lanean egingo dira. Horrez gain, Arreiturre Institutuan lanbide heziketa ez sexistaren inguruko tailer dinamikoa egingo da (apirilak 10 eta 11), Murgibe enpresarekin elkar-lanean.

Elgoibarko Udalak antolatu dituen jarduerei buruzko xehetasunak:

  • Martxoak 24 eta 25: Ikastolako DBH 4ko ikasleentzat. 8:10etik 12:30era. Lanbide heziketari buruzko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartean errotuta dauden estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da. Tailerrak MEKA Lanbide Eskolarekin, IMHrekin eta Mecanizados Novak, S.L. enpresarekin elkar-lanean egingo dira, Manahmana enpresaren aholkularitzarekin.
  • Martxoak 26, 27 eta 28: Arreiturreko DBH 4ko ikasleentzat. Martxoaren 26an eta 28an 10:00etatik 14:00etara eta martxoaren 27an goizeko 9:00etatik 13:00etara. Lanbide heziketari buruzko tailer dinamikoak egingo dira, eta bertan, gaur egungo gizartean errotuta dauden estereotipoei buruzko hausnarketa egingo da. Tailerrak MEKA Lanbide Eskolarekin, IMHrekin eta Mecanizados Novak, S.L. enpresarekin elkar-lanean egingo dira, Manahmana enpresaren aholkularitzarekin.
  • Apirilak 10 eta 11: Arreiturreko Batxilergoko 1. mailako ikasleentzako, heziketa ez sexistaren inguruko tailer dinamikoa egingo da, gaur egun industrian dauden estereotipoetan sakonduz. Murgibe enpresarekin elkar-lanean egingo dira.

 

ATE IREKIEN EGUNAK:

  • IMH:

2014ko apirilak 5, larunbata, 11:00etan, Heziketa Zikloak + Ingeniaritza Duala

2014ko maiatzak 24, astelehena, 11:00etan, Heziketa Zikloak+ Ingeniaritza Duala

2014ko maiatzak 28, ostirala, 18:00etan, Heziketa Zikloak

2014ko ekainak 11, asteazkena, 17:00etan, Ingeniaritza Duala

  • MEKA LANBIDE ESKOLA (Meka Albitxuri eta Meka Ezenarro)

2014ko maiatzak 9, ostirala, egun osoan zehar goizeko 9:00etan hasita.