Elgoibarko Lanbide Heziketa jardunaldiak DBH4ko ikasleekin

2015/03/24 00:00:00 GMT+1
Aste honetan, Institutuko eta Elgoibar Ikastolako ikasleek lanbide heziketa nolakoa den ezagutuko dute IMH eta Mekako ikasleen eskutik eta Elgoibarko enpresa industrial bat ezagutzeko aukera izango dute.

Elgoibarko Udalak, IMHk eta Meka Lanbide Eskolak, lanbide heziketa eta industria mundua ezagutzeko, elkarlanean antolatu dituzten IV. jardunaldien bigarren atala da aste honetan egiten dihardutena.

Horreratarako Elgoibarko Institutuko eta Ikastolako DBH4ko ikasleek lanbide heziketako tailer dinamikoetan parte hartuko dute: IMH eta Mekako ikasleekin elkarrizketak egingo dituzte, lanbide heziketan zer eta nola ikasten den ezagutzeko eta ondoren dinamikarekin jarraitzeko Elgoibarko Ojmar enpresa bisitatuko dute.