Elgoibarko Lanbide Heziketa Astearen lekukoak

2013/05/01 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko gazteengana heziketa zikloen esperientzia gerturatzeko, IMH eta Mekako zikloetako ikasleek beraien bizipenak azaldu dizkiete.

Elgoibarko Udalak, IMH eta Mekarekin batera dinamika-tailerrak burutu ditu, Elgoibarko Lanbide Heziketaren 4. edizioaren barruan.

Dinamika horietan Elgoibar Ikastola eta Institutuko DBH4ko gazteekin aritu dira eta ondoren Danobat enpresa bisitatu dute apirilaren azken egunetan.

IMHren kasuan, Iñigo Torrientes, Aritz Telleria, Beatriz Arizmendi, Jon Elorza eta Maider Lazkanok parte hartu dute dinamika horietan, Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBH4ko gazteekin solasaldian.

Iñigo mekatronikako heziketa zikloa ikasten ari da eta HEZIBI programan dago, hau da alternantzian ikasten eta lanean. Aritz fabrikazio mekanikoko programazioaren zikloko ikaslea da eta bera ere HEZIBIn dago, goizez ikasten eta atsaldez lanean. Jon eta Maider fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleak dira eta azkenik Maider zikloa IMHn egin ondoren, IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolan hasi da gradu berria ikasten eta lanean.

Esperientzia aberasgarria izan dela adierazi digute. Eskerrik asko beraz Elgoibarko DBH4ko ikasleei eta baita IMH eta Mekakoei ere!