Elgoibarko Ingeniaritza Eskolako Diploma banaketa ekitaldia
2008/12/11 01:00:00 GMT+2
Eskolak 13 urte daramatza ingeniariak merkaturatzen
Abenduaren
11an Elgoibarko IMHn buruko zen ekitaldian parte
hartu zuten Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Koldo Nuñez Betelu, IMH
Ingeniaritza Eskolako Zuzendariak, Joxean Egaña IMH zuzendari-gerenteak eta Josetxo Gutierrez, diplomatuen promozioko Tutoreak.
Ekitaldian ikasleekin batera senide, lagun, irakasle eta enpresa tutoreak
egon ziren eta gonbidatu bereziak izango ziren Pablo Alonso 2. promozioko
ikasle ohia, eta egun Alumafel enpresako Atal industrialeko Zuzendaria eta
Joseba Etxeberria, Atletic Club de Bilbaoko Kapitain Elgoibartarra.
Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolak txandakatze sistema erabiltzen du bere ingeniariak prestatzeko, hau da, hiru urteetan zehar enpresan lanean jarduten dute lan kontratuarekin asteko hiru egunetan eta beste bi egun ikasten. Enpresan lana egiten dute adostutako lan-proiektua lantzeko, beraz, formazioa amaitzen dutenean ikasleek dagoeneko 3 urtetako lan esperientzia bereganatuta dute.