Elgoibarko IMHko ikasle taldea Euskadiko Lanbide Heziketako Ekintzaile Gazteen finalista

2007/04/20 00:00:00 GMT+2
IMHk ekintzak antolatu ditu Jaurlaritzak Tknikaren Urrats Bat programaren bidez bultzatutako ekintzailearen astea ospatzeko.

Astelehen arratsaldean Donostian ospatuko den Euskadiko finalean 9 talderen artean erabakiko da nor izango den 2007ko sarien irabazlea.

Jon Ander, Ivan Morales, Juan Bote, Marcos Larreategi, Ibon Franco, Iraitz Beitia, Aritz Cid eta Sergio Alonso, erdi mailako mantenimenduko 8 lagunek osatzen dute finalera iritzi den Mei06 taldea. Kooperatiba egitura izatea erabaki zuten eta elkarlana medio, bakoitzak bere funtzioak aurrera eraman ditu Euskal produktuak Espainiako hegoaldeko beste ikastetxe batzuetako ikasleei saltzeko.

Enpresa sortzea eta lehen urratsak ematea izan zen erabili zuten metodoa IMHKo erdimailako enpresa gestio eta administrazio ikasgaia ikasteko. Irakasleak oinarriak azaldu ondoren ikasleek egin behar izan zuten lan guztia, abokatu, inem, hornitzaile eta abar luzearekin pertsonalki informatu eta negoziatzea, besteak beste.

2005ean Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak Tknikaren bidez abiatu zituen gazte enpresak sortzeko esperientzia pilotuak ikastetxeetan, EJE (empresa Joven europea) ekimena atxikituz. EJE ekimenean Industria Sailak parte hartzen du eta Estatu mailan aitzindari izan den Valnalon Asturiaseko erakundearekin koordinatzen da.

LANBIDE HEZIKETA EKINTZAILEAREN 2007ko sari banaketaren ekitaldia egingo da apirilaren 23an, arratsaldeko 17.00etan Donostiako Kursaalean Euskadiko 9 proiektu aukeratuen artean saria banatzeko. Ekitaldian Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak parte hartuko du.

Bestalde, datorren astean ekintzailearen astea ospatuko da, Jaurlaritzak Tknikaren Urrats Bat programaren bidez bultzatuta, beraz Elgoibarko IMHn ere antolatu dira ekintzak:

  • Astelehenen goizean ekintzailetza esperientzia errealaren adierazgarri, Jose Rejo, PPB Areospaceko gerenteak hitzaldia eskainiko die IMHKo ikasleei. Rejo jauna IMHko lehen gerentea izan zen (1991-2000) eta ondoren enpresa propioa sortzeko proiektua abiatu zuen, aeronautikarako mekanizazio doiak egiten dituena, alegia.
  • Bestalde, lehen mailako ikasleek Tknikak banatu duen multimedia aplikazio baten bidez ("Sortu zure ideia ekintzailea"), ekintzaile ideia onenaren leihaketan parte hartuko dute aste osoan zehar, eta astea amaitzeko, ostiral eguerdian egingo den ekitaldian ezagutuko da zein talde izan den irabazlea.

Informazio gehiago...

Ime06 ikasleak...

Urrats Bat...

"Valnalón...":http://eje.valnaloneduca.com/modules.php?op=modload&name;=PagEd&file;=index&page;_id=4