Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolaren promozio berria
2008/09/15 00:00:00 GMT+2
Ingeniaritza ikasteko izen-emateak goraka egin du nabarmen eta matrikulak azken hiru urteetan gorena jo du.
Ekitaldi
akademikoaren inaugurazioa urrian izango bada ere, irailaren 15ean
hasi zuten ikasturtea Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolako lehen
kurtsoko 42 ikasleek. Hilabetez formazio trinkoa jasoko dute eta
enpresetan urrian hasiko dira lanean, astean hiru egunetan (astelehen-astearte-asteazken). 13. promozioa estrenatu den bitartean,
bigarren mailako ikasleek atzerriko lan egonaldia egiten ari dira
momentu hauetan Asia, Amerika eta Europako herrialdeetan eta
hirugarren mailakoek azken urteko proiektu industrialak epaimahaiaren
aurrean aurkeztu beharko dituzte hilaren amaieran.
IMHko lanbide heziketako zikloetan gertatu den bezala, aurten ere ingeniaritza ikasteko ikasleen izen ematea goraka egin du. Elgoibarko Ingeniaritzako ikasleak aldi berean langileak dira eta %60ko lan jarduna egiten dute, beraz, datu positiboa da enpresak momentu honetan duten langile kualifikatuen beharrari berehala erantzuteko.
Informazio gehiago IMH 943 74 82 64 (Libe Arrieta) edo www.imh.es/ingeniaritza-eskola gunean.