Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolako 7. promozioaren diploma banaketa ekitaldia

2006/01/18 01:00:00 GMT+2
Datorren urtarrilaren 26an izango da eta bertan Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Aldun Nagusiak parte hartuko du, IMH Ingeniaritza Eskolaren 10. urteurreneko jardueren barrutian.

Datorren 2006ko urtarrilaren 26an arratsaldeko 19.00etan, IMHko Areto Nagusian, 7. promozioko ingeniariek diploma banaketa ekitaldia izango dute. Guraso, enpresa tutore, irakasle eta ikasleak gonbidatuta daude ekitaldira.

IMHko Ingeniaritza Eskolak bestalde, unibertsitate-mailako hezkuntza-eskaintzaren barnean 2006-2007 ikasturtean hasiko den 11. promozioan izena emateko epea zabaldu berri duela jakin arazi nahi du. IMHko Ingeniaritza Eskolaren ezaugarri nagusia ingeniariak txandakatze-sistemaren bidez prestatzen dituela da. Sistema hau ohizkoa da Europan, Frantzian esaterako. Ikasleak ikasketa-prozesuaren erdia enpresa batean egiten ditu, Eskolak eta enpresak adostutako proiektu batzuen inguruan lanean. Prestakuntza-denboraren beste erdia IMHko instalazioetan egiten du ingeniarien ohizko ikasketa teorikoak eginez.

IMHko Ingeniaritza Eskolan eskainitako ikasketak goi-mailako heziketa-zikloa amaitu berri duten gazteentzat edo enpresa batean hainbat urtez lanean aritu eta gero unibertsitate-titulua lortu behar duten langileentzat dira interesgarriak. Izena ematea bi modutan egin daiteke: 943 744132 telefonora hots eginez edo www.imh.es web orrian dagoen formularioa beteaz