Elgoibarko enpresen lehiakortasunerako hobekuntza proiektuak egiteko ASMAOLA deialdia

2019/03/26 01:00:00 GMT+2
Elgoibarko Udalaren diru laguntza enpresentzat (ETEak): Proiektuak aurkezteko EPEA APIRILAREN 17an amaituko da. Ikusi hemen informazioa.

Enpresen lehiakortasuna- eta hobekuntza-proiektu lagunduak egiteko ASMAOLA deialdia

Makina-Erremintaren Formazio Teknikorako Fundazioak (IMH), Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, Elgoibarren egoitzarik duten enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea ekarriko duten proiektu teknologikoak laguntzeko deialdia egiten du.

 

Orokorrean, hauek dira egitasmo teknologiko honek biltzen dituen helburuak:

  • a.    Berrikuntza erradikala
  • b.    Produktuak eta prozesuak berritzea
  • c.    Ekoizpen-errendimenduen hobekuntza


OINARRIAK:

    • ETE enpresa izan behar da. 60 langiletik beherakoa.
    • Enpresa batek baino gehiagok egindako proiektu komuna bada, enpresa bakoitzak eskaera bana egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin batera aurkezten duen proiektu komuna.
    • Diruz lagundu daitezkeen gastuak, IMHko teknikari eta aholkularien orduak izango dira.
    • Eskaera aurkezteko epea 2019ko APIRILAREN 17an amaituko da. Eskaerak IMHren harreran entregatuko dira edo posta elektronikoz igorriko dira (IMH, Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar imh@imh.eus)
    • Proiektuak onartzeko eta onartuak jakinarazteko gehieneko epea 2019ko maiatzaren 3a izango da.
    • Eskaerek dokumentazio hau bildu behar dute:
      • Egitasmoaren helburua aditzera ematen duen txostena (dokumentu honetan).
      • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentua: NAN edo IFZ.
      • Egitasmoaren xede den jarduerarako beste diru-laguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste diru-laguntza horiei buruzko erantzukizunpeko  adierazpena.
    • Lagunduko den aurrekontu muga %70ekoa izango da, beti ere 5.000 euroko mugarekin.
    • Enpresa bakoitzak proiektu teknologiko bakarra aurkez dezake, ez gehiago.
    • Eskaera aurkeztean, eskaera egiten duenak adierazten du, eskaeran jasotako datu pertsonalak bere baietzarekin jaso direla eta onartu egiten duela datu horiei tratamendu automatizatua ematea eta IMHrenak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan jasotzea; eta baimena ematen du datu horien erabilera soil-soilik deialdi honen kudeaketara mugatzeko.